• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Aurreneko Ezusteko Kontzertua: Vijay Iyer pianista, Donostiako jazzaldian.

Asteartea, Uztailak 22.

Victoria Eugenia Cluba. 5 €. 24:30ean
Donstiako Jazzaldia.

Vijay Iyer pianista eta musikagile amerikar gazteak emango du 45. Heineken Jazzaldiko lehen kontzertu sekretua. Entzute handiko jazz artista da bai AEBetan, bai atzerrian. Urteko Musikari izendatu berri du Amerikako Estatu Batuetako Jazz Kazetari Elkarteak, Echo Saria eman diote (Alemaniako Grammya) eta Downbeat aldizkari sonatuko kritikariek lehen postuan jarri dute. Etorkizunean jazz izar handien artean izango da, ziur.

Kolaborazio ugari ditu esku artean. Nabarmenetakoa Wadada Leo Smithekin duena da; eta berarekin, hain justu, etorriko da Donostiako Heineken Jazzaldira. Artista ugarik egin dute lan berarekin: Steve Coleman (The Council of Balance bere taldearekin jo zuen Donostian 1999ko Jazzaldian), Roscoe Mitchell, Amiri Baraka, Rudresh Mahanthappa, Oliver Lake, DJ Spooky, Amina Claudine Myers  eta beste asko.

Gaitasun handiko artista da; zinema, irrati, antzerki eta telebistarako musika egiten du; poeta eta koreografoekin egiten du lan; eta hip-hopa, elektronika eeta Indiako musika klasikoa jotzen duten musikariekin kolaboratzen du.

Vijay Iyer-ek arrasta sakona utzi du bere azken diskoekin: Historicity, trioarekin grabatua (2009ko jazz disko onena, The New York Times-en esanetan),  eta orain gutxi plazaratu duen bakarkako Solo.

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM