• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Bulegoa z/b-k aurkezten du:zinema ilegala programaren lehenengo saioa.

2011ko martxoaren 2an, asteazkena, 19:00

Tokia: Bulegoa z/b (Solokoetxe, 8. Bilbo)

Zer da zinema ilegalaren kontu hori? Ilegaltasun formala egon al daitekezineman? Zinemako ilegaltasunaren kontzeptua mahai gainean jarri nahi dugu; baina ez pantaila batek erakusten duena aintzat hartuta, baizik eta
nola erakusten duen kontuan izanda. Marruskadurak gailuan, sakonki, oinarrizkoak. Ikus-entzunezkoa leherrarazten duten azaleko dilema moralek. Zinema, zinemagintzako legeen aurka egiten denean. Ba al dago zinema ilegalik? Horrela, sendo eta irmo, mahaigaineratzen ditugu zinema_ilegaleko saioak.

Artista eta kultura-arloko langilea den Marta Popivodak sortu zuen zinema_ilegala 2007. urtean Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren barruan. 2008. eta 2009. urteen artean, edizio bereziak egin zituzten Zagreben eta Istanbulen; eta 2010. urtetik aurrera TkH (Teorija Koja Hoda) plataformak zinema_ilegala jarri zuen abian Parisen. Les Laboratoires d’Aubervilliers-ek antolatu zuen, bere programaren barruan sartuta.

Gehiago irakurri:  http://www.bulegoa.org/


				

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM