• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Club Le Larraskito: Larraitz Torres – Sandra Cuesta – Colombina’s

Carretera Rekalde-Larraskitu 33, 4º

Kontzertu irudi eta soinu emanaldi-instalazioa
- LARRAITZ TORRES: Inicio
- SANDRA CUESTA: Ahora, funciona en tu sangre
- COLOMBINA’S http://www.myspace.com/colombinas
Sandra Cuesta eta Larraitz Torres lanean ari dira aste honetan Larraskiton, eta larunbatean aurkeztuko dute bertan euren proiektu berrietako batzuen orain arteko garapena. Kartel partekatu batean, honakoak erakutsiko dira:
Larraitz Torresen Inicio eta Sandra Cuestaren Ahora, funciona en tu sangre. Gainera, kartelean sartuko da aste honetan landuko duten beste proiektu komun bat: Colombina’s. Izen horrekin lan egiten dute elkarrekin 2007tik.
Colombina’s-ekin begirada elkargurutzatuetaik planteatzen dituzte kontzertuak, lekuan-lekurako kantuak pentsatuz. Azken zitetan, pelikula baten gainean abestu dute, iluntasunari eta surfari buruz edo eguzkirantz doan zaldizko bati buruz. Bikote moduan baxua, bonboa, pedalak, ahotsak eta teklatuak elkarbanatzen dituzte.
CLUB LE LARRASKITO (Carretera Rekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)
2011ko UZTAILAREN 16AN, LARUNBATA
21:00
Sarrera: 5 €
Kartela: Estanis Comella

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM