• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Jolas egin dezagun Modularkekin

2013-11-21

ANTI Liburudendan, 20:30
Maiatzaren biko kalea, 2.

Osteguna hilak 21, Zaramari eta Straddle3 taldeek proposatuko digute Modulark joko bat. Modulark arkitekturaz eta autogestioaz saiakuntzak asmatzeko joko bat da.
MODULARK karten joko dinamikoa da eta arkitekturako, energiako, bizitza-laguntzako eta beste faktore batzuetako elementuen bidez, sormeneko eta autokudeaketako moduak esperimentatzea ahalbidetzen du.
Jokalarien artean kode irekiko harremanak eta dinamika originala izanda, habitateko proiektu bat diseina eta parteka dezakezu bizitzak (kartak banatuta) eskaintzen dizunetik abiatuta.Zoria eta zure trebezia estrategikoa erabakigarriak izango dira bizi eta ekoitzi ahal izateko.Jokoaren helburua bizigarritasuneko baldintza guztiak biltzen dituen egonlekua sortzea da eta, horretarako, hainbat aukera izango duzu eskuragarri.
Gainerako jokalariekin nahiago duzun harremana aukeratu ahal izango duzu: lehiatzeko aukera duzu, baina lankidetza ere egin dezakezue.Jokoari esker, rolak zuregain har ditzakezu eta eskuragarri dituzun elementu gehienak birizklapenean eta bioeraikuntzan oinarrituta daude, nahiz eta ohiko alternatibak ere erabilgarri dituzun.Zeuk finkatuko duzu ibilbidea.
MODULARK, hasiera batean, benetako autoeraikuntzaren abenturari lehen aldiz ekin behar zioten banakoak eta kolektiboak prestatzeko jardunbide gisa sortu zen.Beste nolabait esanda, espazioen eraikuntzaren eta egokitzapenaren inguruko ezagutza txikiak edo hutsalak dituzten pertsonak prestatzea eta ahalmena ematea helburu duen jokoa da. Dena den, gaiaren inguruko ezagutzak dituztenentzat ere joko atsegina da; izan ere, jokoaren arauak ohikoak ez diren egoeretan oinarrituta daude eta joko dibertigarria da.  Adin-tarte argirik ez dagoen eta taldean joka daitekeen arren (horri esker, haurrek ere parte har dezakete), gutxieneko adin gomendagarria hamar urte ingurukoa litzateke.
Straddle3diziplina anitzeko kolektibo horrek gai hauen inguruko hainbat lan garatu du: etxebizitza, espazio publikoa, domeinu publiko digitala eta hirigintza parte-hartzailea.Etxebizitza arloan, birziklapenaren eta autoeraikuntzaren bidez hainbat proposamen eraiki du.Espazio publikoan, aldiz, hainbat estrategia garatu du: erabiltzen ez ziren espazioak egokitu ditu egitura desmuntagarriekin, hondakin-elementuak hiriko altzari bihurtu ditu eta espazioak aktibatzeko gida juridikoa idatzi du, besteak beste.Prozesu gehienak lankidetza irekiko inguruneetan egin dituzte. Horietan, nahasi egiten dira sustatzaileen, diseinatzaileen, eraikitzaileen, kudeatzaileen eta espazioen erabiltzaileen arteko mugak.
+@:
http://www.modulark.net/index-cas.html
http://straddle3.net
http://zaramari.com
http://urbanbat.org

Bookmark and Share

komentario bat egin

FACEBOOK
TWITTER
INSTAGRAM
LAGUNAK
CONSONNI