liburudenda
librería
2013-05-15
ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguez artisten proposamena da Lalavandera: gure lanak zigilu komun baten pean argitaratzeko proiektua, formaren politika berri baterako giltzatzat intimotasuna aldarrikatzen eta eremu poetikoa handitu nahi duena.
Gure lanetatik hasita, Lalavandera beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean, malgutasunez, moduei dagokienez, eta desberdintasunen bizikidetza sustatuz.
Lalavandera sortzen ari den zigilu bat da, eta, aldi berean, ontzia eta misil-jaurtigailua izatea du xede. Berez ere hurbilekoak diren zenbait lan (idazkuntza, marrazkia, musika, filmak) are hurbilagokoak egiteko modu bat da.
Joan den udazkenean, paperean argitaratu ditugu Para Mikel eta A mi hermana, Elena Aitzkoarenak biak, eta Raúl Domínguezen Libro de verano, istorio batek zeharkatzen duen marrazki-bilduma hautatua.
Raúl Domínguezek (Bilbo, 1984) marrazkia bakarrik lantzen du. Bilaketa luze baten emaitza du lan hau, adierazteko zenbait modutan sakonduz eta murgilduz eratua. Aurkezten dizkigun marrazkiek sorburutik bertatik daramate erreproduzitzeko gaitasuna. Aspalditik zeukan liburu bat egiteko asmoa. Maitasun-harremanak eta lekuak dira gai nagusiak.
Elena Aitzkoaren (Apodaka, 1984) lana, berriz, bi poema luze dira, bereiz argitaratuak. Argalak dira liburu biak (40 orrialde eskas), eta tarte handia hartzen dute. Idazlea, eskultorea, pintorea, performerra eta zinegilea dugu Aitzkoa, eta jarduera aniztun eta dinamiko horrek eraikitzen du bere poesia.
[iturria: eremuak.net]
–
+@:
http://eremuak.net
http://sobrearteaitzkoa.blogspot.com.es/
–