• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

MEM:Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia.

2010ko Abenduaren 19a, Ostirala.

BBKko aretoan, 20:00h. Gran via, 19.

Los Nitxos

Hasi ginen entsaiatzen 2009ko irailean Gasteizen eta eman genuen estreineko kontzertua 2010eko ekainean izan zen, Ibu Hots aretoan. Gure soinua low-fi jarreradun post-punk-noise modukoa definitu leike, Grinderman, Joy Division, Wooden Shjips,… bezalako taldeek eragindua. Partaideetako batzuk jo edo jotzen dute beste talde batzuetan, hala nola Erizo, Exhale, Ciudadano X, edota Acapulco Gold Diggers taldeetan. Gure lehenengo demoaren grabazioa ari gara prestatzen 2010eko azarorako.

Inazio Escudero

Inazio Escudero eta MEMaren arteko erlazioa, MEM jaio baino urte anitz lehenago hasi zen. Marmitako Icecream, Mamorro eta En Canal denboratan. Gero La Hacería etorri zen eta Arrebato, eta horrekin pre-MEM, museoetatik pasa ondoren, bideoarte espainarraren zati mitiko batean bihurtua.
Bere ekitaldi musikalak performanze peto-petoa da eta bere performanceak, kontzertuak. Experimentazioa eta humorea bertan daude, ez itxaron beste batek kontatu arte.

Lydia Lunch/Kontzertua-performance-spoken word

“SICK WITH DESIRE”
Lydia Lunch idazlari, performer, musikaria eta Spoken Wordaren poeta importantenetariko bat da. Bere karrera 80. Hasieretan hasi zen, Teenage Jesusen barruan New Yorkeko No Wave erregina bihurtuz. Bere 30 karrera urteetan artista anitzekin parte hartu du: Sonic Youth, Hubert Selby Jr, Karen Finley, Richard Kern, Einsturzende Neubauten edo Nick Cave.
“Sick with desire” performace multimedia bat da, bideoa, irudiak, soinu-paisaiak eta musika zuzenean barneratzen dituenak. Bilbon emango duen kontzertuan, Adrian de Alfonso multinstumentalista bartzelonarraren akonpainamendua izango du, musika proiektu interesgarri anitzetan aditua “Homenatges, Don The Tiger etc.)
www.lydia-lunch.org

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM