• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Bulegoa Z/B-ek aurkezten du “Bat, bi, hiru, lau horma” ARTIUM Museoan

2012-02-11

ARTIUM museoan, 19:00etan (euskaraz) eta 21:00etan (gastelaniez).
Frantziako Kalea, 24. 01002 Gasteiz.

Eskultura bat, Homenaje a Velázquez (Jorge Oteiza, 1958), erakusketa baten testuingurutik atera eta antzerkiaren testuingurura eraman da. Leku batetik bestera aldatzeak erakusketa aretoan ohikoa ez den zerbaiti bide ematen dio: eskultura bati ordubete luzez begira egotea ikuslea antzerkiaren arauen mende jarriz.
Bulegoa z/b-k zuzendutako lan eszenikoa Egonaldiak. ARTIUM bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak proiektuaren barruan dago. Egonaldiak Mar Villaespesak eta BNV Producciones-ek komisariatu dute, ondokoekin elkarrizketan: Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez, Valentín Roma, Laura Trafí-Prats.
Jatorrizko testuak: Peter Friedl (Idaztea/Irakurtzea), Carla Zaccagnini (Itzulpengintza), Bojana Cvejic (Teatraltasuna), Xavier Le Roy (Forma). Bat, bi, hiru, lau horma Bulegoa z/b-ren Hormaren kontrako ekileak eta Glosarioa ikerketei lotuta dago. Antzerki-gunearen diseinua: Gorka Eizagirre. Argiteriaren diseinua: Óscar Grijalba. Off-eko ahotsa: Matxalen de Pedro Larrea, Igor de Quadra
Otsailaren 25. emanaldi bigarrena izango da, berdin orduetan.
+@:

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM