• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Erakusketak

uztailaren 30etik urriaren 12ra

Montehermoso, Gasteiz.

NEXT: Horas de esplendor en la hierba. Marta Luque.

“Nahiz eta garai batean hain distiratsua izan distira,
gaur nire begientzako betirako ezkutatuta egon,
nahiz eta ezerk ezin duen itzularazi belarraren
distira, loreen aintza,
ez dugu atsekabetu behar, aurkituko baitugu
indarra oroimenean”.
[Hilezkortasunaren imitazioak, William Wordsworth]

Elia Kazan zinegile madarikatuak eta William Inge gidoilariak “Esplendor en la hierba” (Splendor in the grass, 1961) filma sortu dute poeta ingelesaren olerki zati bati buruz. 1975. urtean, Andrei Tarkovsky-k Zérkalo (Mirror) bosgarren filma grabatu zuen: “Ezin dut jasan nire ama egunen batean hil egingo dela pentsatzea. Determinismo horren aurka errebelatu nahi dut eta bera hilezkorra dela oihukatu”.

Fikziozko pertsonaiak, pertsonaia publikoak eta anonimoak; hurbilekotzat hartzen ditugun heriotzak eta birtualki urruntzen garen hurbileko desagertzeak; prozesu organikoen pantailaratzeak. Bideoinstalazioaren eta found footage-aren artean, ikus-entzunezko materialarekiko eta erreprodukzio-formatuekiko lotura emozionala, iluntze-iraungipenaren mediatizazioak.
M.L.

Montehermoso, Gasteiz.

komentariorik gabe

Martxoaren 31-ra

Zornotzako Liburutegian

ANTI-k BAT, BI, HIRU KOMAGATAren erakusketa aurkezten du

ANTI-k BAT, BI, HIRU KOMAGATAren erakusketa aurkezten du

Beste bultzada bat Liburutegiari, hiritarrek kulturarekiko topa-gune gisa erabil eta goza dezaten.
Talde-praktika, partaidetza sustatzen duena, indartzea. Ez da lan samurra. ANTI- liburudendaren lankidetza eskatu da horretarako, kultura garaikidearen sorkuntzan eta hedakuntzan baitihardu 2005az geroztik.

Katsumi Komagata
Diseinu grafikoaren munduan 25 urte baino gehiago daramatza eta bere herriko sortzailerik garrantzitsuenetako bat dugu Katsumi Komagata. Haurtxo eta umeentzat garatu dituen ikusmen-estimulaziorako hainbat liburu argitaratu ditu 1990az geroztik, eta edade guztietakoentzat gertatu dira Komagataren lanak erakargarri, beren “ikuste-poetika” medio; hitzak baino harago doazen istorioak kontatzen dituzte koloreak, argiak, itzalak, forma zabalgarriak eta egiturak erabilita. Itsuentzako ukipen-liburuak ere sortu ditu.

Hainbat dira lan horiei esker Komagatak irabazi dituen sariak, Boloniako Umeentzako Liburuen Nazioarteko Azokak 2000. urtean emandakoa eta Tokioko umeentzako Kyushu ospitalean haurrekin egindako lanari esker eskuratu zuen 2006ko Tokyo Design Award delakoa besteak beste.

Haurtxoentzako “Little eyes” liburu-saila diseinatzean, ume txikien jakin-mina suspertu nahia ez ezik, gurasoen eta seme-alaben arteko elkarreragina piztu gura ere izan zuen bultzatzaile. Balio beza erakusketa honek egiteko horietan murgildu diren guraso guztiei zuzendutako omenaldi gisa.

“Alaba zaharrenak, txikitxoa zenean, oso harreman estua zeukan amarekin; ni, ordea, ez ninduen ezagutzen. Hiru hilabete zituela niri erreparatzen hasi zenean, begiak mugi zitzan saiatu nintzen, karta bat erabilita. Ordutik aurrera sentitu nuen gure arteko harremanari ekin geniola. Hitzen bidez komunikatzerik ez bageneukan ere, komunikaziorako beste bide bat aurkitu genuen, eta atsegin gertatu zitzaidan berarentzako liburuak eginez joatea hazten zen neurrian. Harrezkero, txikienei zuzendutako lanak egiteko interes handia daukat”.

Zuri-beltzezko jolasek eta sorpresek ematen diote hasiera bildumari. Ondoren koloreak datoz, eta konplexutasuna gero eta handiagoa da, figuraziora iritsi arte. Zentzumenen esperientzia guztietatik igarotzen da (hitzak, irudiak, egiturak eta formak), adinen arabera egokituta eta pedagogia-azterlanetan oinarrituta dagoen ustekabeko esperientzia dimentsioaniztuna garatuz. Aitak alabarekin izaniko esperientzia du, hala ere, diseinuak abiapuntu nagusi:

“Umeentzako liburuak ekoizten direnean, oso gauza “maitagarriak” egiten saiatzen dira gehienak, “liluragarriak” izatea bilatuz. Hori ondo dago baina, batzuetan, niretzat, “umeei” zuzenduegi daude. Gauza txikiak, xumeak, eskaintzen badizkiegu, irudimena erabiltzen utziko diegu, bidea emanez beraiek pentsa dezaten. Gauza asko erakusten badiegu, ordea, ez dute inoiz pentsatuko, arreta guztia beharko baitute erakusten diegun guztiari erreparatu ahal izateko. Beraientzat ezaguna denetik abiatu eta gauza xumeak erakusten dizkiegunean, honela galdetuko diote beren buruari: Zer gertatuko ote da orain? Zer ote da hau? Galdera horiei erantzutea, jarrera hori sustatzea, irudimen mota hori, horixe da umeari eskaini nahi diodana. Eta elkarrizketa, inguruko nagusiekiko trukea. Zentzu horretan, gauzari xumeenak bihurtuko dira sortzaileenak”.

Erakusketa

“Les Trois Ourses” Elkarteak diseinatu zuen Amorebietan ikusgai izango den erakusketa, eta Italian, Frantzian eta Portugalen barrena izan da. Hiru Hartz Emeen elkartea 1988an sortu zuten bibliotekari batzuek. Umeentzat lan egiten duten artistei laguntzen diete, aurkitu ezinak diren liburuen zabalkuntza egiten dute eta erakusketak imajinatu eta diseinatzen dituzte. Horrezaz gain, pertsonak prestatu eta animatzen dituzte liburuen munduan murgil daitezen.Urte asko dira Bruno Munariren ondarea hedatzen hasi zirela, eta Marion Batailleren ABCD ekoizpenaren (Espainian Kokinos-ek argitaratua) atzean daude gaur egun.Amorebieta-Etxanoko Liburutegian Komagataren lanetako asko izango dira eskuartean erabiltzeko moduan.

komentariorik gabe

«...34567
INSTAGRAM