• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

NEXT: SUPRADOME. Hector Orruño.

Uztailaren 30etik urriaren 12ra

Montehermoso, Gasteiz.

Supradome-k, arkitekturan eta naturaren ikuspegi idilikoan sakontzeaz gain, 70eko hamarkadako memoria ikonikoen nostalgian sakontzen du, jarrera malenkoniatsua eta aldi berean ironikoa agertuz; ausazko kolore-orbanak eta arkitekturaren geometriaren bidez markatutako formak gainjarriz, subjektu garaikidearen testuinguru arrotzaren metafora marraztuz…

Eraikuntza prismatikoen irudiak eta malenkoniarekin eta idealismo geometrikoarekin dituzten konexio historikoen irudiaz baliatuz, batasunezko eta memoria kolektiboaren, erreferentzien galeraren eta gatazken arteko gainezarpenezko unibertsoa eraikitzen da: natura/kultura, arrazionaltasuna/espiritualtasuna, kaosa/geometria, fikzioa edo errealitatea… Irudikapenaren disoluzioa, kokapen ideologiko moduan, asmo ironikoarekin nahasten da arkitekturaren suntsiketaz boterearen espazio sinbolikotzat eta naturaz azken mugatzat hitz egitean.
H.O.

Montehermoso, Gasteiz.

Bookmark and Share

komentario bat egin

INSTAGRAM