liburudenda
librería
2011ko martxoaren 2an, asteazkena, 19:00
Tokia: Bulegoa z/b (Solokoetxe, 8. Bilbo)
Zer da zinema ilegalaren kontu hori? Ilegaltasun formala egon al daitekezineman? Zinemako ilegaltasunaren kontzeptua mahai gainean jarri nahi dugu; baina ez pantaila batek erakusten duena aintzat hartuta, baizik eta
nola erakusten duen kontuan izanda. Marruskadurak gailuan, sakonki, oinarrizkoak. Ikus-entzunezkoa leherrarazten duten azaleko dilema moralek. Zinema, zinemagintzako legeen aurka egiten denean. Ba al dago zinema ilegalik? Horrela, sendo eta irmo, mahaigaineratzen ditugu zinema_ilegaleko saioak.
Artista eta kultura-arloko langilea den Marta Popivodak sortu zuen zinema_ilegala 2007. urtean Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren barruan. 2008. eta 2009. urteen artean, edizio bereziak egin zituzten Zagreben eta Istanbulen; eta 2010. urtetik aurrera TkH (Teorija Koja Hoda) plataformak zinema_ilegala jarri zuen abian Parisen. Les Laboratoires d’Aubervilliers-ek antolatu zuen, bere programaren barruan sartuta.
Gehiago irakurri: http://www.bulegoa.org/
2010 Ekainak 12, Zapatua
Alhóndiga, Bilbo
Doako sarrera
Komikigintzako autoediziora lehen hurbilketa, ikuspegirik berrienetik, argitalpen digitalak eta era guztietako “Do it yourself” (zeuk egin ezazu) prozesuak barne. AlhóndigaKomik Jardunaldien parte da, komikia eta autoedizioa uztartuta baitaude. Euren lanak argitaratzen dituzten pertsona eta taldeen topaketa eta erakusketa gunea izango da Autoeditatuak ekimena. Ekimen horren barruan, K.O Komik Online Lehiaketaren deialdia dugu, profesionalei nahiz afizionatuei irekia. Hautatutako lanak azokak iraun bitartean erakutsiko dira.