• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Agenda

2013-04-17

ANTI Liburudenda, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.

Xara Sacchi eta Duen Okerren “Bitxikeria” erakusketaren inaugurazioa

Apirilaren 17an 20:30etan Xara Sacchi eta Duen Okerrek proposatutako erakusketa barria inauguratuko dugu, txikito bat hartuz.

La infancia queer, ese radical extrañamiento, ese exilio enorme. Eve Kosofsky Sedgwick [1]

-

Ni ez naiz etorkizuna

Etorkizuna ez da nirea

Ez dut etorkizuna nahi

Ez dut zure etorkizuna izan nahi

Ez dut zure askatasuna izan nahi

Ez zaitez nire zaintzailea izan

Ez naiz zure soldadua izango

Ez dugu etorkizuna eraikiko

Ez naiz zure ikurra izango

Ez ezazu nigatik mundua aldatu

Ez dut zure mundua nahi

Ez dut zu bezalakoa izan nahi

-

Todo el mundo dice: Yo tal cosa, yo tal otra, salvo yo que preferiría no ser yo. Soy adivina. Sospecho a veces que no adivino el porvenir, sino que lo provoco.

Silvina Ocampo [2]

____________________

[1] Performatividad Queer. The art of the novel de Henry James. http://es.scribd.com/doc/86367988/Performatividad-Queer-Eve-Sedgwick

[2] “La muñeca” Cuentos Completos. http://www.uv.es/alodela2/cuentos_2.pdf

+@:

http://criminalmente.wordpress.com/

http://es.scribd.com/duen_oker

komentariorik gabe

2013-04-11

ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48991 Bilbo.

Juan Aizpitartek “Agur Jaunak” liburu aurkeztutakoa

Datorren Apirilaren 11an 20:30etan Juan Aizpitartek bere “Agur Jaunak” liburua aurkeztuko du. Liburuan, argazki-autorretratuak bitartez, Aizpitartek politikarien identitate bisualari buruz ikerketa bat proposatzen du.

“Irudi politikoa eraikitzeak hiritarrak kategoriatan sailkatzeko nahiari zuzenean erantzuten diolako: “Zuek bezalakoak izan nahi dugu… Zuek gara…zuetako bat ”. Horrenbestez, hautagaiaren tipologiak hiritarraren taxonomiari erantzungo dio soilik: irudiek hautesleen irudipenetan dauden estereotipoak jasotzen dituzte. Beste aurrerapauso bat lorategia txukuntzeko ameskeria burges eta liberalean; dena txukun eta definituta dago, supermerkatuetako produktuen antzera. Botoak hautagaiaren eta hauteslearen arteko harremana ezeztatu egiten du, diruak ekoizlearen eta dendako eroslearen arteko menpekotasun harremana ezeztatzen duen bezalaxe. Inork ez dio ezer zor inori. Izan ere, Roberto Alfak zioen bezalaxe: “azken finean, norberak bere buruari ematen dio botoa”.

Jorge Luis Marzo, “Garrantzizkoena pertsona da”, “Agur Jaunak” liburuan

+@:

http://www.juanaizpitarte.com/

komentariorik gabe

2013-04-08

ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.

“Yo no monté en ricksaw. Relato de un viaje” liburuaren aurkezpena

Datorren Apirilaren 8an 20:30etan Indiara joan ziren Bilboko institutu bateko ikasle eta irakasle batzuen esperientziari buruz “YO NO MONTÉ EN RICKSAW. RELATO DE UN VIAJE” liburua aurkezteko da

“Institutu bat. Ikasle batzuk. Bidaia zoragarri bat. Hementxe, eta Indian…Ikasteko aukera bat”.

+@:

Yo no monté en ricksaw. Relato de un viaje @ ANTI-web

komentariorik gabe

«...89101112...»
INSTAGRAM