liburudenda
librería
2013-09-16
ANTI Liburudendan, 20:30ean.
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.
Datorren astelehena, hilak 16, Txema Agirianok liburu barri hau aurkeztuko digu. Liburuak Bilboko testuinguru artistiko berriko ikerketa emaitzak eta dokumento bilduma baliotsuak dauzka.
-
80ko hamarkadak Bilbo Zaharraren ingurua (gaztelaniaz BLV inizialekin azaguna eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auseoz osatua), Bilbo eta Euskal Herriko arte eta kulturaren erdigune dela axioma gisa hartzen duen ikerketaren emaitza da Bilboko San Frantzisko auzoa, gune artistiko bat liburua. Ikerlan hau 2010 urtean burutu nuen batik bat eta honen emaitza erakusketa eran aurkeztu zen 2010ko urrian “BLV Polo Artistiko” izenburupean San Frantzisko kaleko Mariaren Bihtza Elizan dagoen Artelan Berreginen Museoan.
–
+@:
http://mamorro.blogspot.com.es/2010/08/blv-polo-artistico-en-euskal-herria.html
–
–
2013-08-26
ANTI Liburudendan, 20:30ean
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Datorren astelehena, hilak 26, Jaume Ferretek kontzertu bat egingo du liburudendan. Ferretek bere ahotsa eta tresna digitalak ala analogikoak erabiltzen ditu kanta zuhur eta bakanak eratzeko. Bere lana aurkezten du leku desberdinetan, besteak beste, erakusketa aretoak, musika guneak, online artxiboak, eta, halaber, soinu hezkuntzako zein ikertzeko jardunaldiak garatzen ditu.
-
(irudia: barcelona.freesound.org )
–
+@:
–
–
ANTI Liburudendan
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Aste Nagusian beheko ordutegi berezia egingo dugu:
Arratsaldez, abuztuaren 17etik, zapatua, abuztuaren 24era arte, zapatua, 18etatik 22etara arte.
¡ Barikua hilak 23 itxita !
Ondo pasa!