liburudenda
librería
2013-07-04
ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.
Datorren eguenean, hilak 4, erakusketa bat baita testu bilduma bat ere sortuko dituen arte proiektu kolektibo barri honen talde abiatzaileak aurkeztuko du.
–
“Politiko-Poetiko” Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatearen testuinguruan garaturiko proiektu artistiko bat da. Horretan aukeratutako hainbat artistek artearen izaera politiko eta poetikoaren inguruan lan egiten dute.
Erakusketak hurrengo artisten lanak biltzen ditu: Saioa Aresti, Urtzi Canto, Les Made Moi SeuleS, Amaia Molinet, Lúa Ordás, Elvira Palazuelos, David Pavo, Camilo Torres, Mawa Tres eta Igor Rezola. Gainera erakusketaren gaia osatzen duten Isusko Vivas & Amaia
Lekerikabeaskoa, Ibon Mimentza eta Miguel Pedrozaren saiakera izaerako hainbat testu argitaratuko dira.
Proiektua artea bere garaian sortzeak duen konplexutasun kulturalean kokatzen da. Horren zentzuak artista sortzaileen ohiko problematikari erantzuten dio. Artearen politika eta poetikaren inguruan oinarritzen den konpromezuari loturiko sortze praktika bati aurre egiten dio.
–
+@:
politicopoetico@gmail.com
politicopoetico.wordpress.com
https://www.facebook.com/entrelopoliticoylopoetico
–
–
2013-06-18
ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Hurrengo ekainaren 18., asteartea, Susana Españolek bere ipuin interaktiboaren irudigintza eta multimedia lana aurkeztuko du.
-
Zuri txakurtxo berezia da, begi urdin distiratsuak ditu. Bere ama eta neba maite zituen, baina egun batean bakarrik geratu zen. Denbora luzez gaizki pasatu zuen, baina egun batean norbaitek janaria eskaini zion, eta zerbait gehaigo… adiskidetasuna. Ezagutu Zuriren abenturak esta ikusi nola txakurtxo abandonatu batek zoriontasuna aurkitu zuen! Audio, testu ‘pop-up’, argazki, bideo eta gehiagorekin, liburu hau laster familia osoaren gustukuena izango da!
-
-
+@:
http://www.zapaebooks.com/autores/5/susana-espanol/
–
–
2013-06-14
ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Datorren ostiralean, hilak 14, Zuhar Iruretagoiena Labeagaren liburu barriaren aurkezpena izango dugu.
-
“Vexations” LIBURUA
La creación y construcción de este libro viene dada por una necesidad personal, una necesidad de recogerme, de revisar el proyecto, para poder cerrar.
Necesidad de rehacerse de reunir por ultima vez el proyecto al completo, de revolver a toda su completud, para volver a sentir lo que fue en su origen, en su querer ser proyecto.
Para ello han sido indispensables las horas de charleta con Francisco Javier San Martín, quien con su texto ha completado el proyecto resignificandolo y redondeandolo.
Este libro por lo tanto es una vuelta al inicio pero cerrandose, recostruyendose y reensablandose en formato libro.
–
-