• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Agenda orokorra

2011ko martxoaren 2an, asteazkena, 19:00

Tokia: Bulegoa z/b (Solokoetxe, 8. Bilbo)

Bulegoa z/b-k aurkezten du:zinema ilegala programaren lehenengo saioa.

Zer da zinema ilegalaren kontu hori? Ilegaltasun formala egon al daitekezineman? Zinemako ilegaltasunaren kontzeptua mahai gainean jarri nahi dugu; baina ez pantaila batek erakusten duena aintzat hartuta, baizik eta
nola erakusten duen kontuan izanda. Marruskadurak gailuan, sakonki, oinarrizkoak. Ikus-entzunezkoa leherrarazten duten azaleko dilema moralek. Zinema, zinemagintzako legeen aurka egiten denean. Ba al dago zinema ilegalik? Horrela, sendo eta irmo, mahaigaineratzen ditugu zinema_ilegaleko saioak.

Artista eta kultura-arloko langilea den Marta Popivodak sortu zuen zinema_ilegala 2007. urtean Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren barruan. 2008. eta 2009. urteen artean, edizio bereziak egin zituzten Zagreben eta Istanbulen; eta 2010. urtetik aurrera TkH (Teorija Koja Hoda) plataformak zinema_ilegala jarri zuen abian Parisen. Les Laboratoires d’Aubervilliers-ek antolatu zuen, bere programaren barruan sartuta.

Gehiago irakurri:  http://www.bulegoa.org/


					

komentariorik gabe

urtarrila 3 otsailak 21

ERAKUSKETA Cristinaenea Fundazioan

“Lehengo pertsonan: sahararren begiradak, bisitarien begiradak”

Saharar errealitatea behin eta berriz datorkigu azken egunotan begien aurrera: telebistan, prentsan, interneten…; gutxi uste genuen guk, orain bi urte proiektu honekin hasi ginenean, proiektuaren emaitza den erakusketa hau sahararrentzat horren gogorrak diren uneotan egingo genuenik.

Kanpalekuetan egindako egonaldiaren emaitza da erakusketa, 11 ume eta familia bat, Maimaharena, ezagutu genituen, eta zuek ere halaxe egitea nahi genuke. Hala Maimahak eta haren familiak nola 12 umeek euren bizitzetan sartzen utzi digute, euren ilusioak, interesak, ametsak… kontatu dizkigute.

komentariorik gabe

2010ko Abenduaren 19a, Ostirala.

BBKko aretoan, 20:00h. Gran via, 19.

MEM:Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia.

Los Nitxos

Hasi ginen entsaiatzen 2009ko irailean Gasteizen eta eman genuen estreineko kontzertua 2010eko ekainean izan zen, Ibu Hots aretoan. Gure soinua low-fi jarreradun post-punk-noise modukoa definitu leike, Grinderman, Joy Division, Wooden Shjips,… bezalako taldeek eragindua. Partaideetako batzuk jo edo jotzen dute beste talde batzuetan, hala nola Erizo, Exhale, Ciudadano X, edota Acapulco Gold Diggers taldeetan. Gure lehenengo demoaren grabazioa ari gara prestatzen 2010eko azarorako.

Inazio Escudero

Inazio Escudero eta MEMaren arteko erlazioa, MEM jaio baino urte anitz lehenago hasi zen. Marmitako Icecream, Mamorro eta En Canal denboratan. Gero La Hacería etorri zen eta Arrebato, eta horrekin pre-MEM, museoetatik pasa ondoren, bideoarte espainarraren zati mitiko batean bihurtua.
Bere ekitaldi musikalak performanze peto-petoa da eta bere performanceak, kontzertuak. Experimentazioa eta humorea bertan daude, ez itxaron beste batek kontatu arte.

Lydia Lunch/Kontzertua-performance-spoken word

“SICK WITH DESIRE”
Lydia Lunch idazlari, performer, musikaria eta Spoken Wordaren poeta importantenetariko bat da. Bere karrera 80. Hasieretan hasi zen, Teenage Jesusen barruan New Yorkeko No Wave erregina bihurtuz. Bere 30 karrera urteetan artista anitzekin parte hartu du: Sonic Youth, Hubert Selby Jr, Karen Finley, Richard Kern, Einsturzende Neubauten edo Nick Cave.
“Sick with desire” performace multimedia bat da, bideoa, irudiak, soinu-paisaiak eta musika zuzenean barneratzen dituenak. Bilbon emango duen kontzertuan, Adrian de Alfonso multinstumentalista bartzelonarraren akonpainamendua izango du, musika proiektu interesgarri anitzetan aditua “Homenatges, Don The Tiger etc.)
www.lydia-lunch.org

komentariorik gabe

123
INSTAGRAM