• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Agenda

MONTEHERMOSO, Fray Zacarías Martinez 2, Gasteiz. 20:30h

¿TIERRA DE NADIE?, INAUGURAZIOA

¿TIERRA DE NADIE?

Mathieu Kleyebe Abonnenc / Maria Thereza Alves / Vasco Araújo / José Arnaud-Bello / Amy Balkin /Abraham Cruzvillegas / Jimmie Durham / Andrea Geyer (Simon J. Ortizekin) / Ana María Millán / Olivia Plender. Komisarioa: Catalina Lozano

¿Tierra de nadie? (Inorena ez al da lurra?) erakusketa bat da, lurraren jabetze-prozesu konplexuak eta herri-erresistentzia moduak aztertzen ditu, sistema ekonomiko eta politiko baten oinarri gisa (kapitalismo liberala) jabetza pribatuaren logikaren eta zatikatutako harreman sozialen logikaren oinarrizko kritika bilduz. Ingalaterrako Erdi Aroko garaietako erabilera komunaleko lurren itxiturak, lurralde zabalen jabekuntzako egungo estrategia berriak, usurpazio koloniala… lurraren jabetza eta erabilera berdintasunik gabe negoziatu izan da jabe txikien borrokaren eta metaketaren artean, pribatizazioaren eta erabilera partekatuaren artean.

Aurrez aurre jarritako prozesu horiek, jabekuntza koloniala eta kapitalista alde batetik, eta herri-eskaera bestetik, ez dira aurkaritza sinple bat; hainbat diziplina erabilita, ¿Tierra de nadie? lanean aurkeztutako artisten ikerketa-ildoek ikerketa akademikoaz besteko dimentsioak lortzen dituzte. Ondorioak aurkezteaz gain, hemen sartutako lanak gai dira adarkatzeak, konplexutasunak eta paradoxak erakusteko, galderak egiteko eta, batez ere, istorio partikularrak argitzeko. Gaiaren azterketa geografiko eta historiko zehatza egiteaz harago, ¿Tierra de nadie? lanaren asmoa, praktika artistikoaren bidez, gogoeta-plataforma bat sortzea da, bertatik beti gatazkan egon izan den historia ekonomikoaren arlo bat nabarmentzeko, baita orain ere, mundu mailako finantza-sistemen dinamika birtualek jabekuntzaren eta lurraren erabileraren oinarrizko gaia eklipsatzen duela dirudienean.

Erakusketako lanak, hainbat estrategiaren bidez, kasu partikularrak aztertzen dituzte eta elkarren artean askotariko loturak sortzen dituzte garai eta leku ugariren bidez. Erabilera komunaleko lurraren pribatizazioa eta nekazarien proletariotzearekin hasi (Olivia Plender), eta erabilera partekatua ezartzeko egungo estrategiara arte (Amy Balkin), lurraren gaia hainbat ikuspegitatik lantzen da: kolonializazioa eta askotariko garaietako liberazio-borrokak (Mathieu Kleyebe Abonnenc, Maria Thereza Alves, Andrea Geyer, Ana María Millán), lurraren egungo erabilerak eta haiek zilegi egiten dituzten diskurtsoak (Jimmie Durham), erresistentzia eta okupazio mugimendu herrikoiak (Abraham Cruzvillegas) eta lurra bizileku hartu baino gehiago pasatu egiten den bizimoduak, ia ezinezkoak gaur egun (José Arnaud-Bello, Vasco Araújo).

Erakusketan landutako gaiak osatzeko eta hedatzeko, dokumentazio-eremu bat antolatu da; bertan, kasu batzuk sakonago azter daitezke. Era berean, bi eguneko ikastaro bat egitea aurrez ikusi da; bertan, diziplina ugarietatik gai horiek landu dituzten artista, historialari eta zinemagileek parte hartuko dute.

PARKETT BILDUMAREN ARTELANAK

NEXT: PRESENTACIONES/AURKEZPENAK

MIENTRAS HAY VIDA…

Irantzu Lekue.

INSTANTANÉITÉ

Amaia Gracia & Inés Bermejo

komentariorik gabe

urtarrila 3 otsailak 21

ERAKUSKETA Cristinaenea Fundazioan

“Lehengo pertsonan: sahararren begiradak, bisitarien begiradak”

Saharar errealitatea behin eta berriz datorkigu azken egunotan begien aurrera: telebistan, prentsan, interneten…; gutxi uste genuen guk, orain bi urte proiektu honekin hasi ginenean, proiektuaren emaitza den erakusketa hau sahararrentzat horren gogorrak diren uneotan egingo genuenik.

Kanpalekuetan egindako egonaldiaren emaitza da erakusketa, 11 ume eta familia bat, Maimaharena, ezagutu genituen, eta zuek ere halaxe egitea nahi genuke. Hala Maimahak eta haren familiak nola 12 umeek euren bizitzetan sartzen utzi digute, euren ilusioak, interesak, ametsak… kontatu dizkigute.

komentariorik gabe

2010ko Abenduaren 19a, Ostirala.

BBKko aretoan, 20:00h. Gran via, 19.

MEM:Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia.

Los Nitxos

Hasi ginen entsaiatzen 2009ko irailean Gasteizen eta eman genuen estreineko kontzertua 2010eko ekainean izan zen, Ibu Hots aretoan. Gure soinua low-fi jarreradun post-punk-noise modukoa definitu leike, Grinderman, Joy Division, Wooden Shjips,… bezalako taldeek eragindua. Partaideetako batzuk jo edo jotzen dute beste talde batzuetan, hala nola Erizo, Exhale, Ciudadano X, edota Acapulco Gold Diggers taldeetan. Gure lehenengo demoaren grabazioa ari gara prestatzen 2010eko azarorako.

Inazio Escudero

Inazio Escudero eta MEMaren arteko erlazioa, MEM jaio baino urte anitz lehenago hasi zen. Marmitako Icecream, Mamorro eta En Canal denboratan. Gero La Hacería etorri zen eta Arrebato, eta horrekin pre-MEM, museoetatik pasa ondoren, bideoarte espainarraren zati mitiko batean bihurtua.
Bere ekitaldi musikalak performanze peto-petoa da eta bere performanceak, kontzertuak. Experimentazioa eta humorea bertan daude, ez itxaron beste batek kontatu arte.

Lydia Lunch/Kontzertua-performance-spoken word

“SICK WITH DESIRE”
Lydia Lunch idazlari, performer, musikaria eta Spoken Wordaren poeta importantenetariko bat da. Bere karrera 80. Hasieretan hasi zen, Teenage Jesusen barruan New Yorkeko No Wave erregina bihurtuz. Bere 30 karrera urteetan artista anitzekin parte hartu du: Sonic Youth, Hubert Selby Jr, Karen Finley, Richard Kern, Einsturzende Neubauten edo Nick Cave.
“Sick with desire” performace multimedia bat da, bideoa, irudiak, soinu-paisaiak eta musika zuzenean barneratzen dituenak. Bilbon emango duen kontzertuan, Adrian de Alfonso multinstumentalista bartzelonarraren akonpainamendua izango du, musika proiektu interesgarri anitzetan aditua “Homenatges, Don The Tiger etc.)
www.lydia-lunch.org

komentariorik gabe

INSTAGRAM