liburudenda
librería
2013-05-15
ANTI Liburudendan, 20:30etan
Maiatzaren Biko kalea, 2. 48003 Bilbo.
Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguez artisten proposamena da Lalavandera: gure lanak zigilu komun baten pean argitaratzeko proiektua, formaren politika berri baterako giltzatzat intimotasuna aldarrikatzen eta eremu poetikoa handitu nahi duena.
Gure lanetatik hasita, Lalavandera beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean, malgutasunez, moduei dagokienez, eta desberdintasunen bizikidetza sustatuz.
Lalavandera sortzen ari den zigilu bat da, eta, aldi berean, ontzia eta misil-jaurtigailua izatea du xede. Berez ere hurbilekoak diren zenbait lan (idazkuntza, marrazkia, musika, filmak) are hurbilagokoak egiteko modu bat da.
Joan den udazkenean, paperean argitaratu ditugu Para Mikel eta A mi hermana, Elena Aitzkoarenak biak, eta Raúl Domínguezen Libro de verano, istorio batek zeharkatzen duen marrazki-bilduma hautatua.
Raúl Domínguezek (Bilbo, 1984) marrazkia bakarrik lantzen du. Bilaketa luze baten emaitza du lan hau, adierazteko zenbait modutan sakonduz eta murgilduz eratua. Aurkezten dizkigun marrazkiek sorburutik bertatik daramate erreproduzitzeko gaitasuna. Aspalditik zeukan liburu bat egiteko asmoa. Maitasun-harremanak eta lekuak dira gai nagusiak.
Elena Aitzkoaren (Apodaka, 1984) lana, berriz, bi poema luze dira, bereiz argitaratuak. Argalak dira liburu biak (40 orrialde eskas), eta tarte handia hartzen dute. Idazlea, eskultorea, pintorea, performerra eta zinegilea dugu Aitzkoa, eta jarduera aniztun eta dinamiko horrek eraikitzen du bere poesia.
[iturria: eremuak.net]
–
+@:
http://eremuak.net
http://sobrearteaitzkoa.blogspot.com.es/
–
2013-04-26
ANTI Liburudenda, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48001 Bilbo.
Pelikula honek diziplina askoren arteko lan prozesu bat jasotzen du. Lan horren ondorioz izen bereko performance bat jaio zen, ARTIUMen iazko Museoen Nazioarteko Egunean aurkeztu zena.Pertsona multzo bat lantegi batzuetan elkartu zen, bakoitza bere egoera bereziarekin, Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko. Ikus-entzuneko honek haien arteko lan prozesua jasotzen du eta nola, pixkanaka, taldea sortuz doan. Proiektua Artiumeko Proceso de Producción eta Gasteizko Hospital de día de adicciones elkarlana izan da.
–
2013-04-17
ANTI Liburudenda, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.
Apirilaren 17an 20:30etan Xara Sacchi eta Duen Okerrek proposatutako erakusketa barria inauguratuko dugu, txikito bat hartuz.
–
La infancia queer, ese radical extrañamiento, ese exilio enorme. Eve Kosofsky Sedgwick [1]
-
Ni ez naiz etorkizuna
Etorkizuna ez da nirea
Ez dut etorkizuna nahi
Ez dut zure etorkizuna izan nahi
Ez dut zure askatasuna izan nahi
Ez zaitez nire zaintzailea izan
Ez naiz zure soldadua izango
Ez dugu etorkizuna eraikiko
Ez naiz zure ikurra izango
Ez ezazu nigatik mundua aldatu
Ez dut zure mundua nahi
Ez dut zu bezalakoa izan nahi
-
Todo el mundo dice: Yo tal cosa, yo tal otra, salvo yo que preferiría no ser yo. Soy adivina. Sospecho a veces que no adivino el porvenir, sino que lo provoco.
Silvina Ocampo [2]
____________________
[1] Performatividad Queer. The art of the novel de Henry James. http://es.scribd.com/doc/86367988/Performatividad-Queer-Eve-Sedgwick
[2] “La muñeca” Cuentos Completos. http://www.uv.es/alodela2/cuentos_2.pdf
–
+@:
http://criminalmente.wordpress.com/
http://es.scribd.com/duen_oker
–
–