• Berriak
  • Agenda

2013-11-23
Pikara paperezko edizioa + Zeinu hizkuntza glosario feminista

';

BILAKETA

Aurkezpenak

2013-03-04

ANTI- Liburudena, 20:30etan
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.

“Paris Is Burning oharduna” eta “Marginalia” aurkezpena Jeleton talde eta Aimar Arriolarekin

Astelehena, hilak 4, Aimar Arriolak eta Jeleton taldekide Jesús Arpal Moya (baita ANTI- Liburudenda taldekide ere, hots, boletin hau idazten eta bidaltzen dizuedana) “Marginalia” eta Paris Is Burning oharduna” aurkeztuko dizkizuegu hurrenez hurren. “Marginalia” Pepe Espaliú Liburutegiaren suspertze kritikoaren laborategi gisa abian jarri zen 2012an, Aimar Arriolak proposatutakoa (Eremuak  laguntzarekin). Aimarrek gonbidapen egin zigun artista eta ikerlariei (Antonio Gagliano, Jeleton taldea, Pablo Marte eta Susana Talayero, -re taldea) Artelekun kokatutako liburutegi honetan interbentzioak egiteko. “Paris Is Burning oharduna” Jeleton taldearen “Marginalia”-rako ekarpena izaten da, eta erakusketa-topagune hibrido eran sortuko da Artelekun martxoan “Marginalia” jarduera programaren barruan.

_

“Marginalia” proiektua duela urtebete jarri zen abian, “Pepe  Espaliú Liburutegiaren suspertze kritikoaren laborategi” gisa. Denbora hau igaro ondoren, prozesua deskribatu beharko litzateke oroimen, afektu, dokumentu, irudikapen eta jakintzen zirkulazioaren esparruetara batera hurbiltzeko saio gisa, aldi berean bilera- eta gatazka-gunetzat hartzen dugun leku batean: liburutegia. Foucaulti jarraiki, liburutegia ez dagokio forma mitikoen errepertorioari, “artxiboari” baizik. Gure kasuan, gainera, liburutegi hori asko dira: Pepe Espaliú eta Arteleku izen bereziek adierazten dutena; artista batek bere bizitzan barrena bildu zituen eta, hein batean, irakurri zituen lau mila eta koska liburuk osatutakoa; garai batean bilduma pertsonala izan zena eta gero, HIESaren inskripziopean, ondare bilakatu zena; arkitektura eta diseinuaren diziplinen azpian, leku bat baino gehiago altzaria dena; batzuek “komunitate” izendatu zituzten eta pixkanaka alde egin zuten beste artista batzuek bi hamarkadez kontsultatu dutena; barne hartzen duen esparru instituzionalak izan dituen aldaketen lekuko mutua izan dena, bere materialtasunarekin aldaketa horiei aurre egiten diena; azken batean, hamaika esperientziaren aztarna eta, aldi berean, promesa dena.

“Paris Is Burning” filmari (Jenny Livingston, 1990, USA) eginiko oin-oharren bilduma da “Paris Is Burning oharduna” eta, aldi berean, esku-hartze bat Pepe Espaliúk Artelekuri laga zion liburutegian. Aipatutako filmetik abiatzen da oin-ohar bakoitza, baina  ez da filmari buruzkoa, baizik eta filma hartzen du abiapuntutzat, eta ez du liburutegia azaltzen, baina bere gainean proiektatuko da ezinbestez. Prozesu horretan  tirabirak bilatuko ditugu dokumentuaren eta gorputzaren artean, obraren eta afektoaren  artean. Proposatzen dugun “Paris Is Burning” pieza konplexua da, historizazioa eta kosmologia elkartzen dituena, eta partikularra eta aniztuna den testuinguru batean proiektatuko da: Pepe Espaliúren liburutegi pertsonala, hiesa, Carrying ekintza, Arteleku, Donostia 2013. urtean eta 1992. urtean… Analogia eta proiekzioa erreprimitutakoa azaltzeko gune oparoak dira.

+@:

www.eremuak.net

lab-marginalia.tumblr.com

www.arteleku.net

komentariorik gabe

2013-03-01

ANTI- Liburudenda, 20:30etan.
Maiatzaren Biko Kalea, 2. 48003 Bilbo.

“Cuestión de peso” dokumentalaren estreinaldia Marisol Gilekin

Datorren barikuan, hilak 1, 20:30etan, Marisol Gilek (zuzendaria), bere dokumental barria estrenatuko du ANTI-n. Marisolek jada aurkeztu zuen Liburudendan “Sobremesa” dokumentala, ekoizpen kolektibo bat Bilbiko taberna Helmántico-ri buruz. Filme berriarako, Moritz Von Dungernekin (kameralari) Berlinerako bidaia egin du, Gal·la Uriol artistaren proiektu bat filmatzeko. Gal·lak Berlineko Schwerbelastungskörper eraikuntza bereziaren arkitektura-maketa bat egin du, eta dokumentalak maketa honen istorio miragarria islatzen du.

+@:

www.gal-lauriol.com

Schwerbelastungskörper @ wikipedia

komentariorik gabe

2013-02-23

ANTI- Liburudenda, 20:00etan
Maiatzaren Biko, 2. 48003 Bilbo.

“Cubrir una cosa con otra”

Zapatuan, hilak 23, Álvaro Icaza eta Verónica Luyo artistek “Cubrir una cosa con otra” haien argitalpena aurkeztuko dute. Argitalpen hau haien Limako idenpendente edizio proiektuaren lehen ekoizpena da.

_

Cubrir una cosa con otra, proyecto gráfico de Álvaro Icaza, se puede explicar a grandes rasgos como un catálogo / abecedario de pliegues. Los 17 dibujos recopilados han sido hechos a partir de fotografías publicadas en la sección de policiales de diferentes medios de comunicación. Al eliminar el contexto de la fotografía, los dibujos nos presentan la parte de la escena a la que no podemos acceder.

Cubrir una cosa con otra es el primer trabajo de un proyecto editorial radicado en Lima (colaboración entre Álvaro Icaza y Verónica Luyo) que busca dar a conocer propuestas gráficas pensadas para explorar el formato de publicación impresa.

Datos técnicos:
Impresión offset plegable blanco y negro. 71 x 50 cm. Caja impresa en serigrafía.

+@:

www.alvaroicaza.com

komentariorik gabe

«...678910...»
INSTAGRAM